2013ko martxoaren 20tik 13ra ikas bidaia izan genuen Madrilen DBH 4ko ikasleak. Lehenbizi Segovia bisitatu genuen, Akueduktua eta El Alcazar gaztelua ikusteko aukera izan genuen. Arratsaldean, La Granja de San Ildefonso errege jauregia bisitatu ondoren, Madrilera joan ginen eta San Fermin aterpera iritsi bezain laster traste guztiak logelatan utzi eta afaltzera joan ginen. Gauean pasira bat eman genuen eta azkenean ohera joan ginen. Hurrengo egunean Errege Jauregia bisitatu genuen eta gero Erretirora joan ginen, bazkaldu eta txalupetan ibiltzera. Gero Santiago Bernabeu estadioa bisitatu genuen. Jarraian Reina Sofia museora joan ginen, gehienbat Picassoren Gernika koadroa ikustera. Hurrengo goizean El Escorial monasterioa bisitatu eta Atotxa aldean bazkaldu genuen. Arratsaldean Xanadun egon ginen, erosketa batzuk egiten, afaltzen, kart kotxeetan ibiltzen… Azken egunean Warner Parke Tematikora joan ginen eta egun ederra izan genuen, hainbeste atrakziotan ibiltzen.
Nire iritziz, ikas bidaia oso interesgarria izan da, gauza asko ikasi ditugulako eta ondo pasatu dugulako.
Argazkiak: Juan Inazio Sudupe
Hitzak: Gaizka Pérez
Utzi erantzuna