Martxoaren 11tik 15era Pakistaneko astea ospatu zen gure ikastetxean.
Bertan, ikasle pakistandar asko ditugu eta beraien kultura eta ohituren berri jakitea interesgarria zela iruditu zitzaigun. Horregatik, aste horretako jolas orduetan, 6.mailakoak begirale izan genituela, Pakistanen jolasten diren jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Jolasak, besteak beste, karanbol, bante, luro, bili samundar eta bili ka gaar izan ziren.
Horrekin batera DBHko ikasle batzuk bideo bat eta mural bat prestatu zuten pakistandarren berri izateko.
Hurrengo urtera begira beste herrialdeetara gerturatuko gara.
Proiektu honek Europako Komisioaren diru laguntza jaso du, Gaztedia Ekintzan programaren barruan
Hitzak: Maria Arenas
Bideoa: Iban Garcia, Yara Duran, Asier Odriozola
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=KlSFNLqjA8s[/youtube]
Utzi erantzuna