Datorren asteazkenean, martxoaren 20an, Azkoititik pasako da KORRIKA. Aurreko urteetan Azkoitiko ikastetxe, talde eta herritarrekin batera parte hartu izan dugu ekintza honetan. Aurten ere hala egingo dugu, eta zuei ere bertan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu.
Iluntzeko 22:40 inguruan iritsiko da KORRIKA Azkoitira bigarren bueltan, izan ere, Azkaratera 21:45 inguruan helduko da, baina guk Azpeititik bueltan datorrenean hartuko dugu lekukoa. Aurtengo honetan guri Balda plazatik Eliz atariraino dagokigu lekukoa eramatea.
Guztiok zaudete gonbidaturik ekintza honetan parte hartzera ikastetxeko ikasle, guraso, irakasle eta beste guztiokin batera. Polita litzateke Floreaga Ikastetxeari dagokion zatian ahal dugun ikasle, irakasle eta guraso gehienok elkartzea.
Asteazkenean bertan, apirilaren 20an, HE, HH eta LHko ikasleek KORRIKA TXIKIAn parte hartuko dute. Hori arratsaldeko 16:30ean izango da. Plazako ekitaldia amaitu ondoren, ikasleak Herriko Enparantzan jaso behar dituzue, Udaletxearen parean.
17:00etan, haurrei zuzenduriko jaialdi bat egongo da plazan. Gurutz Garmendia izango dugu ipuin kontalari eta ondoren Euskaraokea izango da.
HE, HH eta LHkoentzat OHARRA:
– Peto gaineko marrazkia etxean jarri behar diozue kateorratzez lotua.
– Petoa ikastetxera, lehenbailehen, itzuli behar da.









Utzi erantzuna