Floreagako Salestar Ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak, Azkoitiko Udalaren babespean, XXIV. Euskal Kultur Jardunaldiak antolatu ditugu 2013ko udaberrirako. Egitarau interesgarri eta aberatsa moldatzen saiatu gara: hiru hitzaldi antolatu ditugu. Gure ustez, gaiak erakargarriak dira, eta oso maila altuko hizlariak izango ditugu gure artean.
Egitaraua aurkeztean, zuen gustukoa izatea espero dugu eta azkoitiar guztioi eta interesatuta zaudeten gainontzeko guztioi, parte hartzeko gonbitea egin nahi dizuegu.
Aurrez eskerrak eman nahi dizkizuegu hizlari guztioi eta antolaketan lagundu diguzuen guztioi.
MILA ESKER !
Utzi erantzuna