Aste betea izan da urtarrileko azkena.
1888ko urtarrilaren 31n On Bosco hil zen Torinon (Italia). Bere bizitza osoa gazteen alde eman zuen. Haientzat sortu zituen etxeak, ikastetxeak, oratorioak (gurean Alai Batza); haientzat sortu zuen heziketa estilo propioa “Sistema Prebentiboa”.
Harrezkero urtarrilaren 31 festa eguna izan da salestar etxe, ikastetxe, parrokietan, azken finean, salestar bat zegoen inguruetan. Floreagan urtarrila osoan gogoratu dugu On Bosco egun onetan, karteldegietan, txapelketetan eta, batez ere, gaurko festa handian.
Astean zehar LHkoak “Urola” eta “Kakute” taldeetan bilduta txapelketari heldu diote. Egunero kezka eta urduritasuna, gogoa eta ilusioa nork irabaziko zuen jakiteko.
Astelehenean DBHkoek Ander Izagirre kazetaria Boliviako haur meatzariei buruzko erreportajeaz gozatzeko aukera izan zuten. Munduko beste errealitate bat ezagutzeko aukera bikaina.
Asteazken arratsaldean HHko ikasleek LH6koen laguntzaz Ginkana entretenigarrian hartu zuten parte. DBHkoak, bitartean, Baztartxo antzokira joan ziren Xabi Larrearen “Filamento farolaria” ikuskizuna ikustera. Hori bai oreka!
Ostegunean ON BOSCOren eguna ospatu genuen.HHkoek goizean ospakizun xume bat izan zuten ikastetxeko elizan On Bosco pixka bat gehiago ezagutzeko.
LHkoek goizean meza eta jolasak izan zituzten, azken hauetan DBH 4ko ikasleen eta LHko irakasleen laguntzarekin oso ondo pasa zuten ikasleek. Arratsaldean pelikula dibertigarria ikusi ahal izan zuten.
DBHkoek goizean hasteko mezaren eta ondoren pelikula izan zuten. Arratsaldean gelaka jolasak izan zituzten. Oraingo honetan DBH 3Bkoek irabazi zuten. On dagiela afaria!
On Bosco asteari otsailaren 1ean eman genion bukaera. Eguerdiko ordu batean DBHko ikasleak On Bosco antzokira joan ziren. Bertan azkoitiar mendizalea den Jose Luis Eizagirrek 2011n Bolivian egindako mendi igoeraz hitz egin zien irudi ikusgarrien laguntzaz.
Utzi erantzuna