Euria goitik, euria behetik eta haizea aldamenetik!
Hala ere, guk geureari eutsi diogu eta inautEURIAK inauteri bihurtu ditugu. Azken egunetan zerura eta eguraldi webgunetara ibili gara begira, aurreikusten genuena ez zen gaur ikusi dugunarekin oso desberdina. Itxaropena azken momentura arte, baina ezin denean ezin da.
Desfilerik ez da izan, baina geletan, pasilloetan eta patio berdean ibili gara gora eta behera dantzan. Pena izan da herriari ezin erakutsia gure ilusioa eta azken hilabeteetan egindako lana. Eta hau ezin dugu ahaztu! Beste urte batez guraso talde bat aritu da zenbait arratsaldez hau guztia prestatzen. Beraientzat gure aitorpena!
Hurrengo urtean eguzki bete-betea izango dugun itxaropenez…!













Egunon,
Benetan polittek disfrazak!! Hau lana egin dezutena aurten ere!
Penie ez diela Azkoitiko herriyen bueltaka ibili: urrengo urtien izen beharko du.