Euria goitik, euria behetik eta haizea aldamenetik! Hala ere, guk geureari eutsi diogu eta inautEURIAK inauteri bihurtu ditugu. Azken egunetan zerura eta eguraldi webgunetara ibili gara begira, aurreikusten genuena ez zen gaur ikusi dugunarekin oso desberdina. Itxaropena azken momentura arte, baina ezin denean ezin da. Desfilerik ez da izan, baina geletan, pasilloetan eta … [Read more...]
INAUTERI JANTZIAK
Oraindik turroia jaten ez gara hasi eta dagoeneko inauteriekin pentsatzen! Bada hilabete ama talde bat elkartzen ari dela astelehen eta astearte arratsaldeetan inauterietako jantziak prestatzeko. Giroa bikaina izaten da, umorea era bai! Inauteri eguneko gure seme-alaben mozorroak ez baitira berez prestatzen, ama talde hau lan eta lan ari da. Emaitza inauteri egunean ikusiko … [Read more...]
INAUTERIAK 2012
Marrazki bizidunak,... bizi-biziak! Gure etxeetako txikiak gaur ipuinetako protagonista bihurturik ibili dira Azkoitiko kaleetan barrena. Ez dira marrazkiak, baina bai bizidunak; guztion irudimenean dauden marrazki bizidunak ekarri dizkigute gogora; txikitik handira: Ipotxak, Harriketarrak, Peter Pan, Pantera Arrosa, Pinotxo, Bob Esponja, Pottokiak, Sesamo auzotik etorritako … [Read more...]
INAUTERIAK
Aurreko urteetan baino beranduago izan ditugu inauteriak. Lana, ilusioa eta alaitasuna dira Floreagako inauterien osagai berezienak. Horrek bereizten gaitu! Askotan esan ohi da festa bezperatik hasten dela. Ba Floreagan inauterietako bezpera oso-oso luzea da. Prestaketak aurreko ikasturteko ekainean hasten direla esan dezakegu. Hilabete horretan hasten dira … [Read more...]