Badira zazpi urte Deustuko salestarrek udako ingeles ikastaroak antolatzen dituztela Dublinen (Irlandan). Ikastaroak udan izaten dira (ekainean eta uztailean) eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Atzerrian garatuko diren programa hauen helburua ingeles hizkuntza gaitasuna garatu eta hobetzea da, familia irlandar batean murgildurik eta astean zehar 21 orduz ikastetxe batean klaseak jasoz (ikastaro estandarra).
Ikastaro hauen aurkezpena urtarrilaren 21ean, astelehena, arratsaldeko 19:30etan egingo da ikastetxeko bideo-gelan. Bertan, ikastaro hauen antolatzaileek, EUTSI Eskolaz Kanpoko Ekintzak S.L, aurreko urteetako esperientziak aipatuko dituzte, eta zuen galderak eta zalantzak argitzen ahaleginduko dira.
Ikastaro hauetan interesik izango bazenute, baina bilerara ezingo bazenute etorri, garrantzitsua da lehenbailehen guri abisua ematea, ikastaro hauek antolatzeko gutxieneko ikasle kopurua behar baita.
Gurekin harremanetan jartzeko ohiko bideak erabil ditzakezue: telefonoz, 943 853043 zenbakira deituz; e-mailez, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatziz edo zuzenean ikastetxeko idazkaritzan izena emanez.
Jarduera honetan izena emateko epea martxoaren 1ean amaituko da, Data honetatik aurrera, erreserbaren zenbatekoak aldaketak izan ditzake.
Utzi erantzuna