Aurten ere Olentzero gure artean izan dugu!
Eskertzekoa da hainbeste lan izanda guregana hurbiltzeko aukera eta astia izatea. Gure eskutitzak oso ondo prestatu eta gero pena litzateke Olentzerori ezin eman izatea, baina hutsik egin gabe hor azaldu zaigu puntual-puntual.
Gure abestiak ahalik eta ondoen abestu ondoren, txokolate goxoa jaso eta argazkiak atera ditugu berarekin.
Txintxo portatu garenez, orain zain egotea besterik ez zaigu falta. ea azkar pasatzen diren falta diren 5 “lo”ak.
Utzi erantzuna