Euskararen egunean antolatutako marrazki eta piropo lehiaketetako irabazleen lanak dituzu jarraian, baita LH 6A eta LH 6Bkoek prestatu zituzten bertsoak ere.
PIROPO LEHIAKETA
LH6 Joanes Salgado: “ HAIN GOZOA ZARENEZ, BETI AHOAN IZANGO ZAITUT”
DBH 1 Miren Astigarraga: “EUSKARAZ JOLAS, BARREZ ETA ALGARAZ!”
DBH 2 Clara Eizagirre:“ ZERUTIK JAUSITAKO OPARIA, EUSKARAK BEHAR DU EUSKARRIA”
DBH 3 Elena Arrizabalaga:“ EUSKARA, PIRATEN ALTXORRIK EDERRENA!”
DBH 4 Ane Larrañaga:“ EUSKARA GURE BIZITZAREN GILTZA.”
BERTSOAK
LH 6A – TXINO BAT ETORRI DELA
Txino berri bat etorri dela
enteratu da Eneko
gure laguna izan nahi duna
gure hizkuntza ikasteko
irakasleak esaten dio
etxeko lanak eiteko
hemen etxea erosi eta
lagunekin bizitzeko
Euskara, Euskara
gure hizkuntza zu zara
Euskara, Euskara
gu euskaldunak baikara
Bidai luzea Euskal Herrira
lan polita bilatzeko
ein behar bada ein egiten da
kondiziotan kobratzeko
gauzak ez daude lehen bezain ondo
krisia dela tarteko
ikasi behar da lanean hasi
ta familia hazteko
Euskara, Euskara
gure hizkuntza zu zara
Euskara, Euskara
gu euskaldunak baikara
Gure euskara dela kultura
ta kirolaren aukera
mugi ditzagun hanka ta eskuak
mingainarekin batera
bizi dugun ta bizi gaituen
hizkuntza delako bera
bai futbolean ta bai pilotan
beharrezkoa da Euskera
Euskara, Euskara
gure hizkuntza zu zara
Euskara, Euskara
gu euskaldunak baikara
Gure hizkuntza maitagarria
arriskuan da galtzeko
behar larrian ikus daiteke
denon babesa hartzeko
herri osoa elkar gaitezen
egunero hitz egiteko
denok ahora ekarri eta
betirako indartzeko
Euskara, Euskara
gure hizkuntza zu zara
Euskara, Euskara
gu euskaldunak baikara
LH 6B – BADA ATSEGIN DUDAN LAGUN BAT
Bada atsegin dudan lagun bat
kontu asko ditu gordeta
amets egin dut mundu guztiak
jartzen diola arreta
hiztunen faltan aurkitzen baita
minez ta penaz beteta
zabaldu euskara zure inguruan
garrantzitsua da eta.
Gaur zure eguna dugula eta
goazen festa prestatzera
opari asko (e)ta jende asko
denak zu zoriontzera
aurreskua e(g)inez etorri gera
maitasuna adieraztera
ez jakin arren zenbat dituzun
zure urteak ospatzera.
Herri batetik bestera goazen
txistua hartuta plazara
Maulen hasita Bilbora eta
Gasteizetik Iruñara
Euskal Herriko lau muturretan
zabal dezagun Euskara
azken finean esaten eta
egiten duguna gara
Indiatikan etorri eta
etxean nolako zama.
ta txarrena da lagunik gabe
hemen naizela bakana
baso handi hau esploratzeko
nahiz ta izan kriston lana,
Euskal hizkuntza eta kulturan
sartzea da nahi dudan
MARRAZKI LEHIAKETA
LH 1 Eneko Arrieta
LH 2 Maite Bastida
LH 3 Naira Benitez
LH 4 Mohamed Hamli
LH 5Hegoi Garate














Utzi erantzuna