• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

EUSKARAREN EGUNA

2012-12-04 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Bai astelehen ederra izan dela gaurkoa! Ikastetxera iritsi orduko euskal musika izan dugu gure belarrien gozamenerako.

Eta hantxe zegoen sarreran kartel ikusgarri bat zer egun genuen gogorarazteko:

“ EUSKARAREN EGUNA

 EUSKARAZ BIZI ETA GOZATU”

 Gaurko “Egun onak” ere desberdinak izan dira. DBHko Hizkuntza Ikasle Batzordeko kideen eskutik etorri zaizkigu egun berezi honen garrantzi eta jatorriaren azalpenak.

Goiza berotzeko, LHkoek bertso zein baino zein ederragoak abestu dituzte. Ondoren, “Ikurrinaren dantza” eta “Aurreskua” eskaini dizkigute, kalejira eder batekin agurtu gaituztelarik. Hau guztia, nola ez, txistu eta atabalen laguntza dotoreaz. Azkenik, goizeko ekitaldi hau borobiltzeko, lehenengo zikloko ikasleek  “Euskaldunak gara” kanta abestu dute maisuki.

Eguerdian ekintza hauek errepikatu egin dira. Oraingo honetan ere, “Euskal Herrian euskaraz” abestia entzunez hasi da saioa eta ikasleei aurkezpena egin eta gero, bertsoak , euskal dantzak eta abestiak izan ditugu. “ Euskaldunak gara” kanta HHko ikasleen eskutik etorri da, denok txunditurik utzi gaituztelarik; a zer nolako martxa duten txiki hauek!!!

Goizean zehar LHkoak euskararekin lotura duten kartelak egiten aritu dira. Benetan gauza politak egin dituzte eta goiza amaitu baino lehen maila bakoitzean saridun bat izan da. 6. mailakoak eta DBHkoak ere lanean aritu dira Lehendabizi, euskararen erabilerari buruz hausnarketa bat egin dute eta ondoren euskarari piropo bat asmatu behar izan diote. Hauen orijinaltasuna ere saritua izan da. Kartel hauek eta piropo hauek ikusgai jarriko ditugu www.floreaga.eus-en ondorengo egunetan, goizean zehar abestu diren bertsoekin batera.

Amaitzeko esan, DBHn lehiaketa bat egiten aritu garela aurreko pare bat asteetan. Ikasleek Ginkana honen bidez, euskal munduarekin lotutako hainbat pertsona lotu behar izan dituzte beraien ofizio edo zaletasunarekin. Esaera zaharrak ere amaitu beharra izan dute. Eta azkenik, Euskal Herriko hainbat herri bertako zazpi probintzietan kokatzea tokatu zaie. Parte hartzaileen artean zozketa egin dugu eta sari banaketa gaur bertan izan da.

Hitzak: Amaia Alberdi

Filed Under: DBH, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, eguna, euskara, euskararen, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa