Datorren astelehenean, abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen Eguna izanik, hainbat ekintza burutuko ditugu egun berezi hau ospatzeko.
Goizeko 9etan, patio berdean, ikasleen Hizkuntza Batzordeko kideek irakurriko digute “ Egun onak” eta ondoren, bertsoak eta euskal dantzak (txistu eta atabalen laguntzaz) izango ditugu. Amaitzeko, lehenengo zikloko ikasleek “Euskaldunak gara” abestia abestuko digute. Hau guztia, 12etan errepikatuko da HH-ko ikasleentzat, eta noski, kasu honetan HH-ko ikasleak beraiek izango dira abestuko digutenak.
Goizean zehar LH eta DBH-ko ikasleek lehiaketa desberdinetan parte hartuko dute. Batzuek euskararekin lotutako kartelak egin beharko dituzte eta beste batzuek, aldiz, euskarari piropoak bota beharko dizkiete. Politenek edo orijinalenek saria jasoko dute.
Horretaz gain, abenduaren 5erako, hitzaldi ireki bat antolatu dugu. Bideo gelan izango da 15:15ean. Gaia honako hau da: “ Euskararen egoera Azkoitian. Bada kezkatzeko arrazoirik?” . Hizlaria Karmen Irizar izango da. Guztiok gonbidatuta zaudete.
Besterik gabe, EUSKARAREN EGUN ONA igaro dezazuela opa dizuegu.
Hizkuntza Normalkuntza Taldea










Utzi erantzuna