Sartu Kutxa Espaziora eta liluratuta geratu ginen. 6. mailakoak Kimika Ttailerra egitera joan ginen eta aldi berean 5. mailakoak Matematika Tailerra egin zuten. Gero bisita gidatua egin genuen. Zeinen ongi pasatu genuen han dauden tresna denak ukitzen eta probatzen! Alai eta kantari itzuli ginen autobusera!
Mikel O. eta Unai U.
Hura zen poza irakasleen berriak entzunda! Denok deiadarka, txaloka, oihuka hasi ginen hondartzara joango ginela esan zutenean. Bidean kontu-kantari joan ginen. Hamaika zulo egin genituen hondarretan eta uretara sartzeko ordua iritsi zenean hango zalaparta eta iskanbila! Ezker-eskuin begira ibili ginen marrazorik aterako ote zen adi-adi, baina ez genuen ezustekorik izan! Lastima!
Aritz A., Mikel S., Unai A.
Txalupara igotzeko ordua iritsi zen azkenean; batzuk goizez eta beste batzuk arratsaldez ibili ginen. Ura zerua bezain garbia zegoen eta denok irribarrez igo ginen. Batzuentzat lehenengo aldia izan zen. Hasierako azalpenak eman zizkiguten eta gero olatuekin jolasean ibili ginen itsaso zabalean. Denok aurpegia bustita etorri ginen bueltan!
Maite Z., Mireia G.
Gauetan beladak egin genituen eta denon aurpegietan alderik aldeko irribarrea ikus zitekeen. Dena zen festa, dena zen jaia! Hamaika saio laburrekin osatu genituen bi emanaldi zoragarri: antzerkiak, dantzak, abestiak, magia… Hori dena amaitutakoan diskoteka eta “erratzaren dantza” … Izugarria izan zen!
Miren A., Maren G., Piuquen s., Larraitz I.
Argazkiak: Laura Murillo eta Javier Bastarrika














Utzi erantzuna