Hamalau urte ikastetxean pasa eta gero…!
Iritsi da agurraren ordua. DBH4 bukatu duten ikasleek azken egunean bere esker ona adierazi nahi izan diote FLOREAGAri. Urte asko dira bertan pasatutakoak, oroitzapen asko, lagun handiak , … Ezin da hainbeste esan hain denbora gutxian.
Ekainaren 18an eguerdiko 12etan On Bosco antzokian elkartu ginen ikasle beraiek prestatutako ekitaldiaz gozatzeko. Ikasleek Floreagan bere hezitzaile izan diren guztiak hartu dituzte kontuan, kartulina batzuen bidez etapaz etapa ikasitakoa gogoratu digute, bertsoz bere esker ona adierazi, baita bukaeran irakurritako eskutitzaren bidez. Ohitura den bezala beraien taldeko argazkia eman diete tutoreei, irakasleoi dagokigu DBH bukatu duten beste talde guztien argazkien ondoan jartzea.
Bukatzeko FLOREAGA IKASTETXEAk omenaldi bideo bat prestatu du, igarotako urte guztiak gogoratuz.
ONDO IZAN eta TXINTXO IBILI!
Utzi erantzuna