Aurten geu ere beste urtetan bezala Madrilera joan gara. Denok oso ilusionaturik geunden gure azken bidaia izango zelako ikastetxe honetan.
Oso goiz abiatu ginen, sei eta erdiak aldera.
Gure lehenengo geltokia Segovian egin genuen, La Granja ikustera joateko eta gero Segoviako ubidea bisitatu genuen. Madrilera iritsi eta Bernabeu futbol zelaia ikustera joan ginen abantara batean. Denbora genuenez hiriari bisita bat egin genion: plaza España, Puerta del sol, Puerta de Alcalá… ikusi genituen. Ondoren aterpetxera joan ginen.
Hurrengo egunean greba zenez, ezin izan genuen gauza handirik egin. Río Madrilera joan ginen. Ongi pasatu genuen, eguzkia hartzen, lagunekin hitz egiten, pasira luze bat egiten…
Hirugarren egunean, autobusez El Escorial bisitatzera joan ginen, hau da, monasterio bat. Ondoren parke batean bazkaldu genuen eta txalupetan ibili ginen.. Gero Erret jauregia ikustera joan ginen eta azkenik arratsaldean XANADURA!
Azkeneko egunean Warner Bross Madrilera joan ginen. A zer gozamena! Denok busti-busti eginda! Autobusean aldatu eta sei eta erdiak aldera Azkoitira abiatu ginen. Azkoitira hamabiak aldera iritsi ginen. Oso ederki pasa genuen.
Esan dezaket bidaia zoragarria egin genuela, ez dugula ahaztuko.
Hitzak: Ainhoa Arambarri
Argazkiak: Mariola Agirrezabal
Utzi erantzuna