Idazleak Ikastetxean programaren bitartez, Jasone Osoro gure ikastetxera gonbidatzea erabaki genuen.
Ikasleek oso gustuko dituzte bere liburuak, izan ere, DBH1en Jara irakurtzen dute, DBH2n Jara, bikiak eta bikoteak eta Jara Bartzelonan.
Hau kontuan izanda, DBH2ko ikasleengana etor zedila erabaki genuen eta pozez hartu zuten berria ikasleek.
Martxoaren 22an etorri zen, arratsaldeko 16:00etan. Hainbat galdera prestatu zituzten aurreko egunetan klasean eta sakonki erantzun zizkigun Jasonek.
Amaieran, liburu eta papertxoak sinatu zizkien eta eskerrak eman genizkion guregana etortzeagatik.
Hitzak: Oihane Arregi
Utzi erantzuna