• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 1ekoak GORLIZen

2012-03-30 Idazlea: Zezilio Leave a Comment


Martxoaren 28tik 30era DBH1eko ikasleak Gorlizen izan dira beraien ikasbidaia burutzen.

Martxoaren 28an, goizeko 09:00etan, autobusera igo eta Gorlizerantz abiatu ginen. Aterpetxeko arduradunak harrera ona egin zigun eta bideo baten bidez arauak jakinarazi zizkigun. Azpimarratu behar da gure ikasleak zoriondu egin zituela adi eta isilean egon zirelako. Behin maletak lagaz gero, Plentziara joan ginen. Herria ezagutu eta plazan bazkaldu genuen. Arratsaldean, sekulako eguraldia izan dugunez, hondartzan egoteko aprobetxatu genuen. Ausartenak bainatu egin ziren eta “Champions”-eko partidu bat jokatzeko aukera ere izan genuen. Egunari bukaera emateko jolasean ibili ginen aterpetxe aurreko zelaian.

Hurrengo egunean, bide malkartsu batetik farora joan ginen. Bista ederrez gozatu genuen, egindako argazkietan ikus daitekeen bezala. Eta arratsaldean programatutako bi ekintzei ekin genien: kanoak eta arku tiro. Berriro eguraldia lagun izan genuen eta guztiok pozik ibili ginen. Nahiz eta hasieran kostatu, gehienek arraunlari eta jaurtitzaile trebeak izatea lortu zuten. Eta afaldu ondoren, gau-jai ederra antolatu zen logela guztiek prestatutako antzerki eta dantzekin. Agertokitik bufoiak, baserritarrak, modeloak… pasatu ziren eta “txistako”-ren bat aditzeko parada ere izan genuen.

Eta ostiralean gehienek ez zuten aterpetxetik atera nahi, baina ez zegoen aukeratzerik. Hala ere, artean ekintza batzuk falta zitzaizkigun. Bihurgune asko zituen errepide batek Gaztelugatxeraino eraman gintuen eta kostata ermitara ailegatzeko dauden 231 eskailera igo genituen. Azkenik, Mundakara joan eta herriko kaleak, itsasoa eta Izaro uhartea ikusten ibili ginen.

Hiru egun bikainak izan dira gure artean elkar bizitzeko. Eta egia da guztiok oso ondo pasatu dugula!

Hitzak: Iñaki Echeverria

Argazkiak: Iban Garcia, Itziar Gainzarain, David Villahoz

[youtube width=”640″ height=”360″]http://www.youtube.com/watch?v=FQk8ZLqzwyA&feature=plcp&context=C485f9e2VDvjVQa1PpcFNQtPumJhmnK7rx84OfE9WvKNZw7RL1fdg%3D[/youtube]


Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, gorliz, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa