Urtarrilaren 31, ON BOSCO eguna.
Munduko salestar etxe eta ikastetxe guztietan ospatzen den eguna da gaurkoa. Gurean ere ederki ospatzen den egun horietako bat dugu, ez bakarra, baina bai nagusienetakoa.
Astean zehar ekintza ugari eta desberdinak izan baditugu ere, horren lekuko web honetako artikulu eta argazkiak, ekintza nagusienak ON BOSCO egunean bertan ospatzen ditugu.
Goizean LH eta DBHkoen mezak, AB koruaren laguntzarekin, ondoren LHkoek jolasak izan dituzten bitartean, DBHkoek tutoretzan landuko duten pelikula ikusteko aukera izan dute. Arratsaldean LHkoek pelikula ikusten ari ziren bitartean DBHkoek txapelketa lehiatua izan dute.
Batzuk futbolean ari ziren bitartean, besteak pilotan edo ping-pongean, edo bestela bilarrean, futbolinean edo kantari.
Utzi erantzuna