On Bosco egunaren bezpera ekintzaz betetako eguna izan dugu.
Goizean, On Bosco antzokian, HH eta LHko ikasleak Kidam magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute. Magia barra-barra eta ezin ulerturik ikusten zutena. Oraintxe agertu, oraintxe desagertu; puskatuta zegoena osorik agertzen zen, osorik zegoena osorik jarraitzen zuen, baina tokiz aldatuta. Nola ulertu ikusten genuena! Eta horrela egon dira ordu bete pasa!
Magoaz gain LHkoak beraien txapelketaren jolasekin aritu dira, hor dabiltza Urola eta Kakute egunero beraien puntuak irabazi nahian. Lokotxak biltzen, aulkien jolasa, zapizka, baloi-erregean eta egunero txapelketaren amaieran sokatira!
Bada aurtengoan berrikuntza bat nabarmendu nahi duguna, Aurtengoan LH 6koak izan dira Haur Hezkuntzako ikasleen jolasak gidatu dituztenak. Ekintza onuragarria HHkoentzat, baina baita LH 6ko ikasleentzat ere. Beraiek izan dira ardura hartzeaz gain, jolasak hain ondo animatu dituztenak.
Utzi erantzuna