Gabon inguruan ez da festarik falta FLOREAGAn.
Olentzero etorri zen egun berean LH 4Bkoak San Jose egoitzara joan ziren bertakoei Gabonak alaitzera. Abenduaren 23an, berriz, Erregeak izan ditugu gure artean. Eskerrak eman beharrean gaude hain urrutitik guregana etortzeko egin duten ahaleginarengatik. Ziur gaude egun hauetan beraien agenda beteta egongo zela, izango zituzten beste zeregin batzuk, baina eskertzekoa da lan edo eginkizun horiek albo batean lagatzea eta gurekin goiz pasa ederra pasatzera etortzea.
Goizeko hamarrak alderako Baztartxora hurbildu zaizkigu han bildu garenon dantzak, bertso eta abestiak ikusi eta entzutera. Sara eta Alazne aurkezle lanetan aritu dira jaialdiaren nondik norakoa gidatzen, beraiek adierazten ziguten talde bakoitzak noiz eta zer egin behar zuen. Mailaz maila igo eta banan-banan gure eskutitza ere eman diegu Erregeei. Beraiek hain esker onekoak izanda goxoki batzuk eman dizkigute goiza alaiago pasatzeko. Bukaeran gure EKARRIKO!!! ozen entzun dutenez, ea zer moduz portatzen zaizkigun!
LH 3, 4, 5 eta 6koek, berriz, bere jaialdia izan duten On Bosco antzokian. Olentzero pelikula ikusi ondoren, gabon abestiak kantatu eta sari banaketa izan dute.
Erregeak agure opariekin gogoratuko diren bezala, ez ditzagun ahaztu opari materialik gabe geratuko diren hainbeste eta hainbeste haur.
Abestiak dioen bezala:
Utzi erantzuna