Urriaren 21ean Floreagako 5.mailako ikasleak autobusa hartu eta Oñatira joan ginen kobazuloak eta Natur Eskola bisitatzera.
Hamarrak aldera Arantzazun geunden, hamarretakoa jan eta gure begiraleak ezagutu genituen. Lehenengo kobazuloetara abiatu ginen, bi kilometro eta erdi egin genituen denok oinez mendian zehar, kobazuloak ikusteko. Bidean zehar animali asko ikusi genituen eta baita bi kobazulo ere. Kobazulo batek ibai bat zeharkatzen zuen, bere neurria 14 kilometrokoa zen. Beste kobazuloa ez zuen ibairik baina handia zen, bere luzera 800 metrokoa zen. 800 metroko kobazulora sartu ginen. Estalaktitak, estalagmitak eta antzinako animalien hezurrak ikusi genituen. Saguzarrak ere baziren, hau dena 70 metro oinez eginda kobazulo barruan.
Kobazuloak ikusi eta gero autobusa hartu eta bazkaltzera joan ginen Oñatiko parke batera.Bazkaldu eta gero ogia eta kandelak egiteko Natur Eskolara joan ginen. Eskola honetako geletan, lurrean eta hormetan, animaliak ikusi genituen. Azkenean ordua iritsi zenean, motxilak hartu, autobusera igo eta Azkoitira abiatu ginen.
LH5.mailako ikasleak
Utzi erantzuna