Eguraldia lagun urriaren 21ean 3. eta 4. mailakook Bilbora txangoa egin genuen. Ondo genekien Bizkaia Zubia eta Guggenhein museoa ikustekoak ginela eta irrikitan geunden Zubi eskegian alde batetik bestera pasatzeko. Hala egin genuen Areetara iritsi eta hamarretako goxoarekin indarrak berritu bezain laster. Harrituta begiratzen ziguten bidaiariek eta nongoak ote ginen jakin nahi zuten. Ez zen erraza asmatzea! gure artean errealeko kamiseta txuri urdinak ikusten zituzten baina athleticzale bat baino gehiago ere harro zebilen kamiseta txurigorriarekin.
–Azkoitiarrak gara! argitu genien.
Zubi Eskegian joan etorri bat eta berrehun bat argazki geroago autobusera itzuli ginen Guggenhein aldera abiatzeko. Museoan sartzeko taldeka banatu behar izan genuen eta hala ibili ginen. Laberintoetan galduko ote ginen beldur ziren batzuk baina laster konturatu ginen ez zegoela arriskurik eta esperientziaz lasai gozatu genuen. Laberintoak, argizko letreroak, terraza, koadroak, igogailua… ahal genuen guztia ikusi nahi genuen baina hainbeste ibili ondoren gosetuta geunden eta bisita amaitutzat eman genuen.Pupyri bisitatxoa egin gabe ezin ba handik alde egin eta horixe izan zen bazkal aurretik egin genuen azken gauza.
Ikusi beharrekoak ikusita eta jan beharrekoak janda jolas egitea bakarrik falta zitzaigun. Ondo baino hobeto aprobetxatu genuen Deustuko salestar eskolako patioa horretarako. Eguna uste baino azkarrago pasa zitzaigun eta konturatzerako Azkoitian ginen gurasoei eguneko abenturak kontatzeko prest.
Utzi erantzuna