Ikasturte honetan, Donostiako ibilaldia tokatzen zitzaigun.
Hau dela eta, urriaren 21ean Donostian izan ginen. Eguraldia goizean, hodeitsua eta arratsaldean, euritsua izan zen.Goizeko 09:15etan atera ginen motxilak janari eta ilusioz beterik.
Donostiara heltzean , lehenengo Txu-Txu trenean ibili ginen Donostiako parajerik ederrenak ikusiz. Ondoren, Aquarium-era joan ginen arrain mota ezberdinak ikustera: batzuk hemengoak, besteak exotikoak. Bertan, monitoreek arrain mota bakoitzeko xehetasunak eman zizkiguten.Eta azkenik, txalupan ibili ginen.
Andereño, andereño, gose naiz! Andereño, andereño, egarri naiz! Hasi zirenean bazkaltzeko lekura abiatu ginen. Oso ongi pasatzen ari ginen eta nahi baino lehenago heldu zitzaigun etxeratzeko ordua. Ze azkar pasatu den eguna!, esaten genuen ikasle eta irakasleok.
Datorren urtean beste leku batera joango gara, beste gauza batzuk ikusiko ditugu, eta etxean kontatzeko beste istorio bat izango dugu. Hori datorren urtean izango da, bitartean gogoratu dezagun aurten Donostian pasatu dugun egun zoragarria.
LH 1. zikloko irakasleak
Utzi erantzuna