2011-12 ikasturtea atarian dugu.
Lehenengo egunetan urduritasuna, ikusi gabeko lagunak, nekea, ilusioa, gogoa dena izango dugu nahasian. Egunak aurrera joan ahala argitzen, ohitzen joango gara.
Udan ikastetxean denon onurako izango diren zenbait berrikuntza egin dira:
Haur Eskola eta Haur Hezkuntzakoen patioan parke berritu da, baita jolas berri bat jarri ere.
Haur Hezkuntzako pasiloa margotu da.
Patio berdea pintatzeaz gain azulejoz jantzi da.
Igogailua berritzearekin batera hirugarren pisuraino igotzeko moduan prestatu da.
Sare informatikoan aldaketa batzuk egiteaz gain, DBHko ikasgela guztietan arbel digitalak jarri dira.
Orain berrikuntza hauez gozatzea eta ondo erabiltzea besterik ez zaigu geratzen.
Utzi erantzuna