12:00etan elkartu gara On Bosco antzokian DBH4koen agurra ospatzeko.
Ospakizuna izan da, alaitasuna, urduritasuna, poza, pena, irribarreak, malkoren bat, abestiak, bideoak, argazkiak, opariak eta batez ere ESKER ONA!
Urte asko Floreagan, une batzuk gaziak, eta asko gozoak.
Ekitaldia Pedagogi Zuzendaria den Koldoren hitzekin hasi da. Ikasturtean zehar ondo egindako lanaz hitz egiteaz gain, opor onak opa dizkigula esan digu, DBH 4 bukatu dutenenei ere egin dizkie hitz batzuk.
Ondoren ikasturteko argazki bilduma izan dugu ikusgai. Hau bukatu denean hasi da DBH4koen festa. Hasiera ezin hobea trikitixa doinuz, segidan beraiek aste honetan grabatutako bideoa. Bideo horretan irakasleen eta beraien iritzi, oroitzapen, anekdotak jaso ditugu. Ondoren etorri dira tutoreei, irakasleen ordezkari gisa, eman dizkieten opariak. Ondo prestatutako eskutitzak, benetan hunkigarriak! Koldori, ikastetxeko ordezkari gisa, taldeko argazkia eman diote.
Kantuarentzat ere izan dugu tartea, euskal kanta bat moldatu eta denok kantatzeko moduan pantailan izan dugu letra. Globoak eta alaitasuna ere izan dira.
Eta bukatzeko… Floreagan egin duten ibilbidea erakutsi digu bideo batek. Bat baino gehiago hunkituta!
Bertan ziren irakasleak pozik, DBH 1, 2 eta 3ko ikasleak ere gustura (urte batzuk barru beraien txanda izango da), eta nola ez ba, DBH4ko ikasleak “harro” beraiek prestatutako ekitaldi-jaialdi-ospakizuna oso-oso ondo atera delako. Ondo egindako lanak horixe dakar, harrotasuna eta poza.
Hartu atseden eta ondo baino hobeto pasa oporrak! Merezi duzue eta!
Bideoak zioen bezala: ONDO IZAN eta TXINTXO IBILI!
Bideoak floreaga.eus-eko BIDEOEN atalean daude. Youtuben, Floreagako kanalean, ere ikus daitezke
Argazkiak: Juan Inazio
Utzi erantzuna