Floreaga Ikastetxeak kurtso amaierako jaialdi bikaina eskaini zuen ekainaren 17an, ostiral arratsaldean, Oteiza frontoietako erreboteko plazan.
Jende ugari bildu zen jaialdiaz gozatzera, harmaila guztiak betetzeraino. Eguraldia ere lagun izan genuen, euriaren mehatxua ere inguruan izan arren. Jaialdi bikaina, benetan. Lan handia egin da hainbeste ume, neska eta mutilek honako ikuskizun ederra eskaintzeko,…
Floreagako Irratiaren dialean gora eta behera, gaurko eta atzoko musikak entzun genituen, eta umeek oso ongi prestaturiko dantzak ikusi. Maren eta Alaitz aurkezle genituela, hainbat musika eta dantza estilo plazaratu ziren.
Haur Eskolako bi urteko umeek konga zoragarria eskaini ziguten. Jarraian, Haur Hezkuntzako hiru urteko neska eta mutilek txarleston animatua. Haur Hezkuntzako lau urteko umeek dance musikaren remix bizi-bizia aurkeztu zuten. Eta Haur Hezkuntzako bost urtekoek Far Westeko country eta cotton musika bakeroa oso txukun dantzatu zuten. Ondoren, Haur Eskola eta Hezkuntzako umeak, harmailetan begira zituzten beraien gurasoengana joan ziren.
Lehen Hezkuntzak lehenbiziko mailakoek Rock’n’roll bikaina dantzatu zuten. Bigarrengoak hippy bihurtu ziren, eta Aquarius moduko kantuak dantzatu zituzten. Hirugarrengoek “I’ll survive” 70 hamarkadako musikaren dantza bertsio bikaina eskaini ziguten. Laugarren mailakoek bikain dantzatu zuten Michael Jacksonen “Thriller”, zonbi modura jantzita eta makilatuta. Bosgarren mailakoek bakailao musikaren remix interesgarria eskainzi zuten. Seigarren mailakoek Lady Gagaren kantu arrakastatsuenen mix ederra. Azkenean, DBHko ikasle talde batek Lady Gagaren “Telephone” kantua dantzatu zuten.
Jaialdia oso ondo atera zen, eta prestaketa lan bikaina egin zen aurretik, dantzak entseatzen, janzkerak moldatzen, ideiak koordinatzen, plazako soinua eta dekorazioa jartzen,… lan bikaina egin da eta ume hauek, beraien familiakoek eta Floreagako irakasle eta lankideek txalo handia merezi dute. Zorionak!!
7. albuma: Javier Camarónen argazkiak. Eskerrik asko!
Erantsita argazkiak deskargatzeko azalpen manuala.
Adjuntamos un manual explicativo para descargar las fotografías.
Utzi erantzuna