Joan den astean DBH 2.mailakoak Bartzelonan egon ziren ikasbidaia gauzatzen.
Apirilaren 13an, goizeko 07:15ean, autobusera igo eta Zaragozarantz abiatu ginen. Han Pilareko Ama Birjina ikusteko aukera izan genuen eta aisialdia bazkaltzeko eta paseoren bat egiteko. Ordu biak aldera berriro bideari ekin genion eta arratsaldeko seietan Montjuic estadio olinpikoan geunden. Han aprobetxatu genuen argazki batzuk ateratzeko eta inguruko eraikin ospetsuak ere ikusi genituen: Palau Sant Jordi, Calatrabak egindako telekomunikazio dorrea… Geroago, menditik zeuden hiriburuko panoramikekin gozatu egin genuen. Une horretarako guztiok aterpetxera heltzeko irrikaz geunden eta hara joan ginen. Autobusetik maletak hartu, logeletara eraman eta segidan afaldu egin genuen. Oheratu baino lehen batzuk futbolean ibili ziren, beste batzuk hizketan…
Bigarren egunean Bartzelona bisitatu genuen. Nou Camp, IMAX eta ZOOn egon ginen. Beranduago, gure motxilei ondo helduta ibilaldi bat egin genuen Ranbletan zehar eta margolari eta artista askorekin topatu ginen. Paseoa amaitu genuenean bi ordu izan genituen Port-Velleko zentro komertzialean afaltzeko eta erosketaren bat egiteko.
Hirugarren egunean azkar gosaldu genuen Port-Aventurara joan behar baitzen. Ez zegoen denborarik galdu behar. Han benetan gozatu egin genuen atrakzio guztietan igoz (Dragon Khan, Furius Baco…). Gainera, errenkan denbora laburra egon behar zenez, egunaren bukaeran askok ez zekiten zenbat aldiz ibili ziren bakoitzean. Amaitzeko, arratsaldeko lauretan uretako atrakzioetan ibili ginen denok batera. Sekulako eguna izan zen.
Eta apirilaren 16a, larunbata, gure azkeneko eguna izan zen. Triste xamar jaiki, maletak autobusean laga eta Gaudik eraikitako Sagrada Familia, Guell parkea eta La Pedrera ikustera joan ginen. Goizeko hamabietan Azkoitirako bidea hartu genuen eta zortziak aldera iritsi ginen gure herrira.
Hitzak eta argazkiak: Iñaki Echeverria
Utzi erantzuna