Martxoaren 21eko goizeko 8etan autobusean han joan ginen Zumaira. Autobus osoa beteta zihoan eta guztiok oso pozik geunden egun polita pasako genuela baikenekien.
Hara iritsi ginenean flysch-era joan ginen, han oinetakoak aldatu genituen, uretan sartzeko arrisku handia genuelako. Arroketara hurbiltzen hasi ginen eta gauza berriak aurkitzen. Barruago sartzen ginen bezala animalia gehiago hasi ginen ikusten, baina aurkitzea zailagoa zen eta arroketan ibiltzea ere bai harri asko irristagarriak zirelako.
Aitortu beharra dago itsasontzi hura flysch-ean egon ostean animali nahikoa aurkitu genituela. Itsas tomateak, anemonak eta itsas trikuak izan ziren aurkitu genituen gehienak, baina pare bat olagarro eta hamar bat itsas izar ere aurkitu genituen. Animaliak alde batera utziz, algak ere aurkitu genituen mota ugari zeuden gainera. Marea 11:30etan oso behean zegoenez asko aprobetxatu genuen, baina ordua aurrera zihoan heinean motxilak utzi genituen lekura itzultzen hasi ginen. Bertan oinetakoak aldatu eta hamaiketakoa egin genuen eguraldi ederra lagun genuela noski. 13:00ean autobusa zegoenez herrira itzuli ginen eta autobus geltokira joan ginen han autobusa hartu eta etxera itzuli ginen.
Hitzak: Miren Aizpuru eta Ainhoa Iturbe
Argazkiak: Mª Axun eta Olatz Gastañares
Utzi erantzuna