Agenda Eskola 21eko aurtengo gairi helduta (mugikortasuna eta garraioa) otsailaren 7an Leire, Azkoitiko udaltzaina, etorri zen gure ikastetxera. Ikasleek aurrez prestatutako galderak oso jator erantzun ez ezik, hainbat gomendio eman ere egin zituen: udaltzainek esanari eta dauden seinaleei kasu egiteko, herrian bertan bizi direnak eskolara oinez etortzeko eta gurasoei arauak bete behar dituztela gogoratzeko.
Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu Leireri eskerrak emateko.
Argazkiak eta hitzak: Maribel García eta Juan Carlos Orodea
Utzi erantzuna