Abenduaren 24an DBHko ikasleak, guraso eta irakasleez lagunduta, kantari atera dira.
Bederatzi eta erdietan Balda plazan elkartu ondoren Santa Klarako komentura hurbildu gara, bertako mojei gure abestiekin goiza pixka bat alaitzeko asmoz.
Handik San Jose egoitzara igo gara tropelean eta bertako adinekoei ere gure abesti errepertorio onenarekin une goxo bat pasarazi diegu. Han bukatutakoan Bizkargi plazan, Jandonianizen abestu dugu; hortik aurrerakoa busti xamar izan da. Ordura arteko hotzarekin era batera edo bestera moldatu baldin bagara ere, handik aurrera euriak ez digu gehiegi lagundu.
Eskerrak Aranak, Majek eta Milak salda, bokadilo, gailetak, patatak,… zeuzkaten prestatuta gure ahotsa bere onera itzultzeko eta gorputzak berotzeko.
Hortik aurrerakoa ere euripean egin behar izan dugu, hala ere gu beti kantari eta animo handiz.
Utzi erantzuna