Santa Zezilia musikarien santuaren eguna ospatzeko LH 2. eta 3.zikloko ikasleek kontzertu bat eskaini ziguten ostiral arratsaldean. Emanaldiaren egitarauari erreparatuz euskal kanta ezagunak entzun genituen; Aitormena, Lau teilatu, Furra furra … Txirulan ere ondo trebatu ziren: “Imagine”, “La cucaracha”… Eta laugarren mailakoek “ body-percussion” saio eder bat eskaini ziguten.
Benetan saio bikaina eskaini ziguten. Zorionak musikari denei!
Hitzak: Olatz Zabaleta
Utzi erantzuna