Ekainaren 30ean 2009-10 ikasturteari amaiera “ofiziala” eman genion Floreaga Ikastetxean, nahiz eta oraindik Haur Eskolak umeen heziketan lanean jarraitzen duen, idazkaritzan ere gogor lanean ari diren, edota Somalo kanpaldiak eta Uztaila Jolasean oraindik hasi besterik ez diren egin…
Kurtso bukaerako klaustroan, Zeziliok, gure Pedagogi Zuzendariak, bere zerbitzuaren amaieran, azken bederatzi urte hauetako bizipen batzuk azaldu zituen, batez ere eskerrona adieraziz. Bere hitzak amaitzeko, gainera, bihotzetik sorturiko bertso hauek oparitu zizkigun:
Eskertu nahi nituzke
zuen lan-gogoa
(e)ta ilusioa,
denen inplikazio
mugagabekoa;
pazientzia ere,
esan gabe doa,
erakutsi duzue
neurriz gorakoa:
hori iruditzen zait
guztiz poztekoa.
Azken urte hauetan
karguen artean,
karga bizkarrean,
motxila bete dugu
gogoz, jardunean;
proiektu mordoxka bat
dugu besapean
martxan jarri duguna
guztion artean.
Orain hartu atseden
e(g)uzki epelean!
Goiko irakasle gelan
aulkirik badudan,
horixe dut dudan,
ez baitira alferrik
urteak iragan.
Orkestra zuzendari
berria(re)n batutan
osatu behar dugun
sinfonia hortan
nota bat izango naiz
denon partituran.
Josean, gure Zuzendari Titularrak ere errekonozimendu eta eskerronezko hitzak izan zituen guztiekiko. Ikasturtearen balantze orokorra eta datorren urterako aurreikuspen batzuk komentatu zituen.
Salestarren Probintziala den On Felix Urrak ere eskerronezko hitzak izan zituen, eta guztiak adoretu gintuen gure gazteen heziketa lanean, On Boscoren estiloan jarraitzeko.
Hitzaldien ondoren, opariak egin zitzaizkion Zeziliori: guztiok sinaturiko postala, Xalbadorren bertso hunkigarri batzuekin, eta iPad bat, informatika munduan aurrera egiten jarrai dezan.
Jarraian, txikiteo labur baten ondoren, Aittola Zahar jatetxean elkartu ginen, urtero bezala. Esan beharrik ez dago “oso ondo eman” zigutela… Zorionak eta eskerrik asko guztioi. Atseden hartu, Zezilio! ARGAZKIAK – FOTOS
El día 30 de junio celebramos el claustro de despedida en el Colegio Floreaga, aunque algunas actividades continúan aún: Haur Eskola, secretaría, campamentos y Uztaila Jolasean…
El claustro comenzó con unas palabras de Zezilio Salas, Director Pedagógico que cesa en este servicio tran 9 años de brillante desempeño. Unos bertsos preciosos dieron colofón a sus sentidas palabras.
Josean Prol, Director Titular, y D. Félix Urra, Provincial de los salesianos, abundaron en el agradecimiento y la necesidad de continuar con nuestra labor educativa a favor de los jóvenes…
Acto seguido, Zezilio recibió una postal firmada por todos sus compañeros/as con unos bertsos preciosos de Xalbador y un iPad, instrumento para continuar creciendo en el aspecto de la informática…
A continuación, el restaurante Aittola Zahar, de reconocido prestigio culinario, fue el escenario de una comida de hermandad para cerrar el curso. Muchas gracias y felicidades a todos!! Zorionak, Zezilio.
Utzi erantzuna