• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

LH 5-6 HONDARRIBIAn

2010-06-08 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

honda

Esnatu eta leihotik begiratzean zerua lainotuta ikusi genuen eta pixka bat triste jarri ginen, baina hala ere abiatzeko gogoa genuen. Goizeko bederatzietan, aldapa igotzean, maletek ehun elefantek baino gehiago pisatzen zuten baina guri ez zitzaigun axola. Autobusetik gurasoak agurtu eta “Goazen” pelikula ikusiz ordu beteko bidaiaren ondoren Zientziaren Kutxagunera iritsi ginen. Han izugarrizko gauzak zeuden eta gauza horiek ikusteko bisita gidatua egin genuen:  majo ikasi eta gozatu genuen han ikusi eta probatutakoarekin! Asko ginenez, batzuk bitartean, tailerra egin zuten eta gero alderantziz; matematikakoa 5. mailakoek eta Eguzki-sistemari buruzkoa 6. mailakoek. Zientziaren Kutxagunetik  denok goseak amorratzen atera ginen eta Cristina enea parkera joan ginen. Jolasten, tailerretan, bisita gidatuan, gure ingurura hurbildu zen untxiaren atzetik korrika, paumaren  abaniko itxurako buztanari begira…  ibili ginen. A zer barre eta algarak!

Gero autobusez Hondarribiko aterpetxera joan ginen. Maletak hustu genituen eta gero jolastera jaitsi ginen. Ume txikiak bezala ibili ginen, zein baino zein gusturago. Jolastu eta gero denok goseak geundenez afaltzera joan ginen. Ondoren gurasoei deitu genien eta bosgarren mailakoek dantzak eta antzerkiak eskaini zizkiguten.  Amaitzeko diskoteka egon zen nahiz eta batzuk “el baile de la escoba” nahiago genuen. Hamabietan ohera ume txikiak bezala txintxo-txintxo.

Ostegunean zortzietan esnatu gintuzten dutxatzera joateko. Gosaldu eta seigarren mailakoak itsasontzira joan ginen, itsasoan barna bira bat egitera eta bitartean 5. mailakoak hondartzan ibili ziren. Arratsaldean alderantziz izan zen plana. Itsasontziko bira zoragarria izan zen, guri gehien gustatu zitzaiguna goian joatea izan zen, olatuekin batera gora eta behera ibili ginen eta gora eta behera ibili ziren gure “tripak” ere. A zer iskanbila atera genuen! Baina zer ondo pasa genuen! Arrantzontzi batetik arrain handi bat erakutsi ziguten eta antxoak bota zizkiguten. Arratsaldean hondartzan ibili ondoren erosketak egitera joan ginen. Afalostean seigarren mailakook antzerkiak eta dantzak egin genituen. Ondoren ohera.

Ostiralean ere zortzietan esnatu ginen. Aurreko eguneko builarik ez zen sumatzen maletak egiten ari ginen bitartean. Arropak tolestean aurtengo kanpaldiaren amaiera hurbil genuela besterik ez genuen buruan. Dena txukun-txukun jaso eta maletak gela batean pilatu genituen itzulerako autobusaren zain. Hala ere goizean hondartzan gozatzeko aukera izan genuen eta denbora erraz pasa zitzaigun. Bazkaldu eta gero jolastu egin genuen autobusaren zain geundela. Bostetan iritsi ginen gutxi gora behera Floreagara. Ama guztiak gure zain zeuden. Txarrena da hurrengo urtean ezingo dugula jada Hondarribira joan.

Miren Murua eta Iñigo Orbegozo

Argazkiak

Filed Under: Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, hondarribia, ikastetxea, kanpaldia, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa