Bi urtez behin egiten den bezala, Floreagako ikasleek erakusketa bat egin dute ikasturte bukaeran beraien lanak ikusgai izateko. Ekainaren 14tik 23 arteko egunetan ikasle, irakasle, gurasoek eta ikastetxetik pasatu diren guztiek ikusi eta preziatu ahal izan dute Haur Hezkuntzatik hasita DBHraino zenbat lan egin den ikasturtean zehar, hainbat teknika eta material ezberdin erabiliz.
Gogo eta ordu askoren dedikazioaren ondorioko lanak dira. Ikasleen heziketaren zati garrantzitsua da hau benetan, beraien gustukoa eta oso aberasgarria. Zorionak denoi!
Testua eta argazkiak: Maribel García
Utzi erantzuna