Maiatzaren 19a iritsi zen, HHko 3, 4 eta 5 urteko haurrak hainbeste desiratutako eguna. Ume guztien artean irrifarra, urduritasuna eta egonezina nabari zen. Irakasleak ere bagenuen gure kezka, zerura begiratzen genuen tarteka egurialdaren gora beherak ikusteko asmoz. Baina azkenean behintzat, eguraldiak lagundu egin zigun eta giro ezin hobea izan genuen.
Aurreneko jarduera Txiki-Parkera joatea izan zen. Hemen aukera paregabea izan zuten gozatzeko, nahiz eta gehienak izerditan eta leher eginda bukatu.
Ondoren Oriora abiatu ginen. Irtisi bezain laster denek galdera bera egiten zuten; noiz jango dugu? Une hau izaten da eguneko ekintzarik ederrenetako, batik bat motxilan eraman duten bazkaria beraiek bakarrik jateko aukera izatea, gurasoen laguntzarik gabe.
Sabela bete ondoren, pixka bat jolastu genuen eta autobusera sartu aurretik ibilalditxo bat egin genuen gure ingurunean aurkitzen ziren animaliak ikusteko (oiloak, dortokak, ahateak…), txalupak ikusteko aukera ere izan genuen.
Azkenik autobusera sartu ginen, gehienak lur jota zeuden, baina hala ere irrikitan zeuden etxera iritsi eta egun horretan bizitakoa bere gurasoei azaltzeko.
Utzi erantzuna