Ekintza ugari On Boscoren astean burutakoak!
Astean zehar LHkoak “Urola” eta “Kakute” taldeetan bilduta txapelketari heldu diote. Egunero kezka eta urduritasuna, gogoa eta ilusioa nork irabaziko zuen jakiteko.
Asteazkenean DBHkoek Peter Roberts mimoren ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten. Ordu eta erdi gustura pasa genuen antzokian.
Ostegun arratsaldean HH eta LHkoak Baztartxora joan ziren Jakin eta Jolas-en antzerkia ikustera; DBHkoak, berriz, gelaka jolasak izan zituzten. Hirugarren urtez jarraian DBH4.Akoek irabazi dute. (Zerbait susmatzen hasi behar al dugu? Arbitroen lagunak al dira?)
Ostiralean ON BOSCOren eguna ospatu genuen. LHkoak goizean meza eta jolasak, hauetan DBH 4ko ikasleen eta LHko irakasleen laguntzarekin oso ondo pasa zuten ikasleek. Arrastaldean pelikula dibertigarria ikusi ahal izan zuten.
DBHkoek goizean burutu zituzten beraien ekintzak, hasteko mezaren eta ondoren pelikula izan zuten.
Asko dira atera eta igo ditugun argazkiak, baina argazkien aukera bat musikatuta ikusi nahi baduzu, BIDEOAn sakatu.
Utzi erantzuna