2009an, otsailean, Charles Darwin jaio zela 200 urte bete dira. Hori dela eta, mundu mailan ekitaldi ugari burutzen ari da. Donostiako Zientziaren Kutxagunean ere irailean lehiaketa bat antolatu zuten inguruko ikastetxeak (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa) parte hartu eta lanak aurkezteko.
Biologia-Geologia irakasgaian zientzialaria hau eta bere garaiko teoriak lantzen ditugunez, ikasleei parte hartzeko proposamena egin eta baiezko erantzuna jaso ondoren lehiaketan izena bi taldek eman genuen. Aukerako irakasgai honetan guztira DBH 4. mailako 10 ikasle dira eta bost ikasleko bi talde egin genituen. Aurkeztuko genituen lanen izenburuak: Hautespen naturala eta Galapago irlak.
Talde bakoitzean landu beharreko puntuak zehaztu eta lanak egiten hasi ginen: liburuetan eta batez ere internet-en informazioa bilatu, aukeratu antolatu eta idatziz. Lanaren zatirik handiena klase orduetan egin bada ere, amaieran zati guztiak elkartu eta lana bukatu eta borobiltzeko klase orduetatik kanpo ere lan pixka bat egin da. Aurkeztutako lan guztiak Zientziaren Kutxaguneak duen web orrian, http://82.223.162.198/darwin/index.htm, daude ikusgai. Floreaga ikastetxeak aurkeztutako Hautespen naturala lanak DBHko lanen artean 1. saria irabazi du.
ZORIONAK bi lanetan izan diren parte hartzaile guztiei eta bereziki irabazleei: Mikel Aramendi, Jagoba Arenas, Unbe Echaniz, Asier Etxeberria eta Iñigo Zinkunegi.
ZORIONAK ere beraien irakaslea den MªAxun Epelderi hartutako lana eta interesarengatik.











Utzi erantzuna