Ez dago atsedenik egun hauetan gure etxean (ikastetxean)! Ekintza ugari dira burutu ditugunak, denak politak eta denak alaiak.
Abenduaren 17an Alfredo Gómez idazlea izan genuen gure artean.
El jueves, 17 de diciembre los alumnos de 3º y 5º de primaria hemos cambiado nuestras aulas por la de audiovisuales. Dentro de las actividades de Gaztelania hemos tenido un encuentro con el autor del libro que hemos leído. El autor es Alfredo Gómez. Los libros que hemos leído son: Los de 3º “El cartero que se convirtió en carta” y los de 5º “El monstruo y la bibliotecaria”.
Hace no mucho tiempo nos enteramos de que le habían concedido el Premio Nacional de Literatura Infantil y Juvenil 2009. Esto nos ha hecho estar más ilusionados al tenerlo con nosotros. Ha respondido a todas nuestras preguntas y con sus respuestas hemos podido conocer cosas de sus preferencias a la hora de escribir y cómo se le ocurrió el tema del libro.
Al final del encuentro preguntó si a alguno le gustaba escribir y si se acordaba de algo de lo que hubiera hecho. Ibon dijo que sí y nos contó la historia de una rana futbolista que había escrito cuando era pequeño. Para terminar nos agradeció el rato tan bueno que había pasado entre nosotros y firmó los libros. Nosotros lo hicimos regalándole una caja de “macarrones”.
Abenduaren 21ean LH 4koak San Jose egoitzara igo ziren.
Urtero bezala 4.30 aldean han agertu ziren gure ikasleak, San Jose egoitzako ate aurrean, urduritasuna eta emozioa lagun zutela. Guztia prest zutenean hasi ziren aurreko asteetan hainbeste entseiatu zituzten gabon kantak abesten. Hala eta guztiz, arratsaldeko unerik hunkigarriena ikasleek egin zituzten Christmas banaketa izan zen. Azkenik, guztiok batera gabon giroan “Hator, hator” eta “Olentzero”abestu genituen.
Ekintza honen bitartez gure adineko pertsonei eskerronezko omenaldia eskaini nahi izan diegu, berorren helbururik nagusiena aiton-amonei arratsalde on bat pasaraztea izanik; eta lortu dugula esan daiteke. Horregatik guretzat ere esperientzi polita izan delako hurrengo ikasturtean ere joango gara.
Abenduaren 22an Gabonetako jaialdiak izan genituen.
Haur Eskola, Haur Hezkuntza eta LH 1 eta 2koak Baztartxora joan ginen Erregeak gertutik ikustera. Bertan gure abesti eta dantza politak eskaini ondoren Erregeei eskutitzak eman genizkien, beraiek trukean goxoki eskukada bat eman ziguten. Jaialdiaren aurkezpenean eta gidaritzan Ion Elorza eta Maite Arregi aritu ziren, bi hitzetan: OSO ONDO!!!
(Eskerrik asko Javier Camarón)
LH 3, 4, 5 eta 6koak ez dira atzean geratu. Hauek On Bosco antzokian bere jaialdia izan dute. Antzerki, bertso, gabon kantak, sari banaketak, denetik izan dute.
Egun beteak izan dira pasatu ditugun hauek. Floreaga Ikastetxearen izenean MILA ESKER! hau guztia gauzatzeko ahalegina eta lana egin duzuen guztioi.
ONDO PASA GABONAK!
Utzi erantzuna