Pentsatu pixka bat, zein dira ezagutzen dituzun animaliarik handienak? Elefantea, girafa, marrazo balea… ba ote dago haiek baino handiagorik? Guk dakigula dinosauroak desagertu egin ziren, beraz, zein ote gaur egun ezagutzen den animaliarik handiena? Dinosauroa ez, baina haietako batzuek bezain handia den animalia bat bizi da gure ozeanoetan. Balea urdina! Ba al zenekien … [Read more...]
Ezetz begiak zabalik doministiku egin!
Nahiz eta gu ez konturatu, doministiku egitean begiak itxi egiten ditugu. Zergatik da ezinezkoa begiak zabalik ditugula doministiku egitea? Iturria: Vital Record Doministikua, gure gorputzak autonomikoki egiten duen erreakzio bat da. Mugimendu muskularra kilima batzuekin hasten da, gero diafragmak behera egiten du, horrela biriketara aire asko sartzea ahalbidetuz, eta … [Read more...]
Marisorginak kanibalak?
Bai, hala da! Marisorgin emeek arrak jaten dituzte sexu-harremana izan ondoren. Zergatik ordea? Eta arrek ez al dute ezer egiten emeen jaki ez bihurtzeko? Iturria: www.biocuriosidades.com Marisorginak izaki bizidun guztiak bezala, erreproduzitu egiten dira eta prozesu horretan energia asko agortzen dute. Gainera, emeek arrek baino energia gehiago errekuperatu behar dute … [Read more...]
NOLA IKUSTEN DUTE INTSEKTUEK?
Guk bi begi ditugu, baina intsektuek milaka dituzte. Eta horrenbeste begirekin nola ikusten dute? Iturria: Universidad de Valencia. https://tinyurl.com/2dnspj7t Intsektuek begi-konposatuak dituzte, hau da, milaka begi txikiz osatutako bi begi handi dituzte, eta badirudi mosaiko baten moduan ikusten dutela beraien ingurua. Iturria: Universidad de Valencia. … [Read more...]












