Herriko festak beti izaten dira ume guztiontzat gozamena! San Andres eguna, egun polita eta berezia da azkoitiarrentzat. Beste behin, gure herriko festa, ohitura eta tradizioak zein ederrak diren erakutsi nahi izan digute gure irakasleek. Hori dela eta Floreagako gela eta atariraino festa ekarri digute aste honetan. Txiki eta handi, haur eta heldu ... guztiak festan … [Read more...]
SAN ANDRESAK
Azaroaren 30ean San Andres eguna ospatu genuen Azkoitian. San Andres eguna ostiralean ospatu bagenuen ere, aurreko asteburuan danborradaz eta dantzariez gozatzeko aukera izan genuen. Ostiralean Azkoitira bertaratu ziren guztiak egun ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Goizean marrazki lehiaketa, txistulariak, herri-kirolak, txorizoa eta taloak jateko aukera paregabea. … [Read more...]
SAN ANDRESAK
San Andres igandea egun ederra izan zen. Eguraldi kaskarra egin zuen, baina hala ere jende ugari atera kalera, Azkoitiko festaz gozatzera … Goizean goizetik, salmenta tokiak eta plazako postuak muntatu ondoren, baserritarrez jantzitako neska eta mutil ugari joan ziren Txuri Urdin elkarteak antolatzen duen marrazki lehiaketan parte hartzera. Kalean trikitilari talde bikaina … [Read more...]
DANBORRADA ENTSEGUAK
Helduen danborrada prestatzeko entseguak gaur hasiko dira. EGUNAK : Astelehenetan, asteazkenetan eta larunbatetan izango dira. TOKIA: GUREA pilotalekuan ORDUTEGIA: Astelehen eta asteazkenetako entseguak 20:00etan izango dira, eta larunbatetakoak 11:00etan. Danborrada hilaren 24an izango da. Floreagatik gurasoen eta ikasle ohien taldea aterako dira. … [Read more...]












