Azkenean eguraldia eta marea lagun DBH 3ko ikasleok Zumaiako harraldera joateko aukera izan dugu! Iritsi bezain laster Itzurungo hondartzara joan gara fitoplanktonaren azterketa egitera, eta handik, Algorriko kalara haitzetara. A zer itsaslabar puskak! Hankak bustiz bertako bioaniztasunaren ikerketa egin dugu eta aurkitutako hondakinak jasotzeko beta … [Read more...]
Maiatzak 17, Birziklapenaren Nazioarteko Eguna
Gaur, maiatzak 17, birziklapenaren nazioarteko eguna ospatzeko eta birziklapenaren balioaz jabetzeko, hainbat ideia emango ditugu. 5 ideia, birziklatuz! Hainbeste zaborraz nazkatuta? Gure alde artistikoa atera dezakegu, eta berriro erabili. Ekin lanari, zure hondakinak proiektu sortzaile bihur ditzakezu eta! 1. Tetrabrikek eskulanak egiteko balio … [Read more...]
ARGIAREN NAZOARTEKO EGUNA
UNESCOk 2015. urtea "Argiaren Nazioarteko Urtea" izendatu ondoren, argiaren zientziak eta haren aplikazioek gizateriarentzat duten garrantzia ezagutarazten jarraitu behar zela ulertu zuen. Hortaz, 2018an, maiatzaren 16a Argiaren Nazioarteko Eguna dekretatu zuen. Ez da kasualitatea UNESCOk maiatzaren 16a aukeratu izana ospakizun honetarako; izan ere, Theodore … [Read more...]
DBH3koak GORLIZen
Aspaldiko partez autobusez atera gara ikastetxetik ekintza desberdinak burutzera. Oraingo honetan DBH 3koak Gorlizen izan gara Konkis-Ginkana eta kayak esperientziaz gozatzen. Bi taldetan banatuta ekin genien Ginkana eta itsasoari. Ginkanan aritu zirenak proba gogor bezain dibertigarriak burutu behar izan zituzten. Kayaketan ibili zirenak itsasoaren lasaitasunaz gozatu ahal … [Read more...]












