Erakutsi diguzu bidea, Isabel Donostian jaioa, Tolosa izena abizenean daramazuna, Zumaian bizi eta Azkoitian lanean urte luzez jarduna… esan liteke Gipuzkoako herri horietako bakoitzak eman dizula zerbait: hiriburu zahar eta berriaren kategoria, Zumaiako gatza eta Azkoitiko piperra. Irakasle batek behar du indarra hainbeste urtetan ikasleekin aritzeko, nekatu arren nekatuko ez … [Read more...]









