Aurtengoan ere DBH 3ko ikasleak Azterkosta Programan parte hartu dute eta bere baitan egin behar diren ikerketak egiteko Zumaia-Debako Biotopo Babestura joan dira! Han, ekosistema eta paisaia liluragarri hura ezagutu eta bertako biodibertsitatea aztertu dute, baina baita gure itsasoko uraren parametro fisiko-kimikoak eta gizakiaren eraginez bertaratutako hondakin mota … [Read more...]
EKINTZAZ BETETAKO ASTEA
Aste berezia izan dugu ikastetxean, Maria Laguntzailearen festa ospatu dugu. Urtero bezala denok elkartu gara eta ekintza desberdinak egin ditugu. Aste osoan zehar jolasak izan ditugu eta gaurkoan ginkanak, txapelketak, pintxo lehiaketa... Oso egun polita pasatu dugu, txiki eta handi, guztiok elkarrekin jolastuz eta gozatuz. … [Read more...]
Zergatik ditu erromako zubiak 7 kolore?
Milaka kolore dituen arren, begi hutsez ostadarrak zazpi kolore dituela ematen du, izan ere, gizakiok 7 kolore soilik ikus ditzakegu: gorria, laranja, horia, berdea, ziana, urdina eta bioleta. Iturria: Pixabay Zazpi koloreak eguzki izpiak atmosferako ur tantak zeharkatzean azaltzen dira; izan ere, tantek prisma moduan funtzionatzen dute eta eguzkiko argi zuria bere kolore … [Read more...]
Zergatik ipurtargiek gauean distira egiten dute?
Ipurtargiek distira egiten dute bioluminiszentzia izeneko prozesu baten ondorioz. Bioluminiszentzia izaki bizidun batek argia ekoiztea eta igortzea da. Intsektu hauen kasuan, euren sabelean gertatzen da argia sortzen duen erreakzio kimikoa. Bertan, arnastutako oxigenoa zelula batzuen barruan sartzen da, eta han, luciferina izeneko substantziarekin erreakzionatzen du, argia … [Read more...]












