Maiatzaren 9an Axkoittiko hitzen jolasa martxan jarri genuen LHn. Astero bi hitz jarri ditugu lehenengo solairuko kortxoan eta ikasleek papertxo batean esanahia idatzita kaxa batean sartu behar zuten. 5 astetan zehar, gure herriko 10 hitzen esanahia idatzi beharra izan dute. Parte hartzaileak asko izan dira, eta denek ere ondo egin duten arren, ondoen egiten dutenak, Milene … [Read more...]
LH1 -2 ORIO
Ostegunean, azkenean, iritsi zen ikasturte osoan itxarondako eguna; Oriora joateko eguna! Goizean goiz jaiki, maleta itxi eta ikastetxera joan ginen urduritasuna nagusi zela. Bertan, lagunekin bildu eta etxekoak agurtu ostean, autobusean sartu ginen ikasbidaiari hasiera emateko. Oriora iritsi orduko jolasean hasi ginen eta ez ginen gelditu ere egin bueltako autobusa hartu … [Read more...]
AZKOITIA EZAGUTZEN
Aurten Azkoitiak 700 urte betetzen dituela ospatzeko, gure ikasleak marrazki bat egin dute herriko txoko desberdinak irudikatuz. Haur Hezkuntzako haurrak herrian zehar goiz pasa ibili ginen herriko bazter esanguratsuenak ikusiz eta zer marraztu aukeratuz. … [Read more...]
IBAIALDE
Atzo eta gaur Floreaga Ikastetxeko DBH1eko ikasleak Urola ibaia eta Sistiaga erreka aztertzera joan ziren Loiola aldera. Bertan, ibaiko pH-a, nitrogenoa, fosfatoak, tenperatura eta abar kalkulatu zituzten, eta baita, bertako fauna eta landaretza aztertu ere. Horren ostean, orientazio jolas bat egin zuten taldeka Loiolan zehar. Talde bakoitzak bere koloreko bost zenbaki … [Read more...]












