Gizarteko ikasgaian ikusten ari garena errealitatearekin lotzeko asmoz, udaletxera joan gara bisitan! Javier Zubizarreta alkateak udaletxearen funtzionamenduari buruzko azalpenak, alkatetzara iristeko bere prozesua nolakoa izan den eta bestelako esperientziak kontatu dizkigu. Bisitarekin jarraitzeko, Izaskun Odriozolak udaletxeko txoko eta zirrikitu guztiak erakutsi dizkigu. … [Read more...]
LIBURU EGUNA
Bai zortea gurea, etxean horrelako familia giroa izatea. Egunerokotasunean nabaritzen bada ere, Liburu Egunean eskola eta etxeko familiek, bat egiteko aukera izan genuen. Denok bat eginik, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Portugesa eta Arabiar hitzak izan genituen, solasaldi gozoez bete ziren ikasgelak. Mila esker, gurea, zuen, denon etxea dugun Floreagara … [Read more...]
LURRAREN EGUNA
Egun on adiskideok! Apirilaren 22an Lurraren eguna ospatzen da. Eta agian pentsatuko duzue "zertarako ospatzen dugu egun hau?". Oso erraza da: Lurra gure etxea da, babesten gaituena, behar duguna ematen diguna...Eta ziur nago zuen etxeetan ez dituzuela zaborrak lurrera botatzen, ur txorrota zabalik lagatzen, kez betetzen etxea...Orduan, zergatik egiten dizkiogu kaltegarriak … [Read more...]
DBH 4 FLYSCH – ZUMAIA IRTEERA
Oraingo honetan, DBH 4ko ikasleak izan dira Flyschen. DBH 3koek bezala, izaki bizidunak aztertu dituzte. Marea baxua zegoenez, alga eta animalia asko ikusteko aukera izan dute. Eguraldia lagun, irteera bikaina izan da! … [Read more...]












