Abenduaren 21ean arratsaldeko hirurak aldera gizon bat Floreagako aldapa igotzen ikusi genuen. Itxuraz, nekatuta eta bizkarretik zintzilik zeraman bere zakua, bizar zuria eta txapel beltz bat. Urtero bezela hutsik egin gabe, On Bosko antzokira iritsi zen OLENTZERO! Haurren aurpegiak irribartsu ageri ziren, begiak ñir-ñir, bihotzak taupa-taupa eta eskuak geldi ezinik barnean … [Read more...]
OLENTZERO eta ERREGEAK
Abenduaren 17an arratsaldean, Olentzero etorri zen Floreagako txikienengana beraien eskutitza jasotzera. Abenduaren 19an, berriz, Erregeak izan ditugu gure artean. Goizeko hamarrak alderako Baztartxora hurbildu zaizkigu han bildu garenon dantzak, bertso eta abestiak ikusi eta entzutera. Beraiek hain esker onekoak izanda goxoki batzuk eman dizkigute goiza alaiago … [Read more...]










