Zer garrantzitsua den inguruan medikuak eta zaintzaileak izatea! Are eta gehiago garai hauetan! Horrexegatik izan ditugu mediku, erizain eta zaintzaile bereziak gure eskolan. Primerako lana egin dute eta gaixo zeuden guztiak sendatzea lortu dute. Hori bai, lehendabizi giza eskeletoa nolakoa den ezagutu eta ikasi dugu guztiok beraiekin batera, hona hemen argazki batzuk. Ez joan … [Read more...]
SOBRON
DBH 1eko ikasleak Araban izan dira gaur. Goizeko 8etarako abiatu gara Sobron herrira. Eguraldia lagun Abentura parkean eta kayaketan ibiltzeko aukera izan dute. Goiz pasa ederra egin ondoren Landako hondartzan geratu gara bazkaltzeko asmoz. Poza ematen du berriro ere guztiok batera horrelako ekintzez gozatzeko aukera izatea! … [Read more...]
ZUMAIAKO HARRALDEA
Poliki-poliki, ari gara azken bi urteetan bertan behera gelditutako ekintzak berreskuratzen. Gaur, DBH 4ko ikasleok, Zumaiako harraldea ezagutzen pasa dugu goiza. Lehenengo, Itzurungo hondartzatik hare laginak hartu ditugu gero gelan mikroplastikoen inguruko azterketa egiteko. Itsas behera hurbildu ahala, Algorri inguruko haitzetara jaitsi gara, bertako biodibertsitatea … [Read more...]
AMA LURRAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Apirilaren 22an, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Data horrek hainbat ingurumen-arazori buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Aldaketa txiki (handi) batzuk proposatzen dizkigute, gure planetaren egoera hobetzen lagunduko dutenak: Ez erabili plastikorik, poltsak eta oihalezko zakutxo baizik . Saia zaitez produktu berrerabilgarriak erabiltzen. Aprobetxa … [Read more...]



