2018/2019 MATRIKULAZIOA Matrikulak egiteko epea urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 9an bukatuko da. Honek 2018-2019 ikasturtean bi urteko gelan eskolara hasiko diren haurrei eta beste ikasle guztiei ere eragiten die. Egutegia honako hau da: a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko: urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte. Eskabidea bi bide hauetakoren bat … [Read more...]
FAMILIAREN GARRANTZIA HAURRAK EUSKALDUN HAZTEAN
Pasa den ostegunean, otsailak 1, eguraldi zakarra izan bagenuen ere, gustura egon ginen gu Paula Kasaresen goxotasunean. Ohore bat izan da soziolinguista, Nafarroako unibertsitateko irakasle eta Euskaltzain urgazlea den Paula Kasares bigarren urtez gure ikastetxean izatea. Ordu eta erdiko saioan, han bildurik geunden azkoitiarrok bere jakituriaz janzteaz gain, … [Read more...]
KONTSUMO TAILERRAK
Egun on adiskideok! Lehengo astean kontsumo tailerrak izan genituen eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan. LH 1-2-3: "frutak eta barazkiak", "supermerkatua eta erosketak" eta "litxarreriak". LH 4koak: "bideo-jokoak" eta "arriskuak saihestu". LH5ekoak: "kontsumitzen ikasiko dut". LH6koak: "energia" eta "etxeko ekonomia jokoan". DBHkoek ere izan dituzte hainbat tailer: … [Read more...]
ON BOSKO EGUNA
Aurreko astean hasi ginen On Bosco festa ospatzen. Hainbat bisita izan ditugu eta guztiekin asko ikasi eta disfrutatu dugu. Gaur izan da egun handia eta egunak merezi duen bezala ospatzeko asmoz agertu gara eskolara. HHkoek goizean pelikula ikusi dute eta ondoren elizara joan dira. Arratsaldean aldiz, LH6Akoen laguntzaz jolasetan murgilduta ibili dira. Ederki pasa … [Read more...]



