Egun on borrokalariok! Gaurkoan berri oso on batekin gatoz: Laura Larrañagak irabazi du Azterkostako 2. kategoriako argazki lehiaketa! Eta zer da Azterkosta galdetuko duzue? Ba AZTERKOSTA, COASTWATCH itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programaren Euskal Autonomia Erkidegorako egokitzapena da. AZTERKOSTAK itsasbazterraren berezitasunak ezagutarazten, horrek … [Read more...]
ESKOLAKO BARATZA
Kaixo lagunok! Dakizuen bezala, Floreagako baratzean lanean ibiltzen gara, lurra prestatu, landare berriak landatu, belar txarrak kendu, uzta jaso...Baratzak aukera asko ematen dizkigu ikastetxean lantzen ditugun balore asko praktikan jartzeko: elkarrekiko laguntza, naturarekiko errespetua, elikadura osasungarriaren garrantzia, euskal ohiturak ezagutzea eta noski, ondo … [Read more...]
MMM…TALO GOXO-GOXOAK!!
Gaur Agenda 21ek antolatutako ikastaro berezi eta ederra izan dute LH 1go mailako ikasleek. Goiz osoan jo eta ke aritu dira taloaren mundua ezagutzeko asmoz eta ondoren, onena iritsi da: beraiek egindako taloak jateko aukera eduki dute!!! Goxo goxoak!! … [Read more...]
KLIMA ALDAKETA VS GU: 3.BATAILA
Egun on adiskideok!! Plastikoen aurkako borrokarekin jarraitu behar dugu. Aurreko astean, arazoari buruz hitz egiten egon ginen eta oraingo honetan, ea irtenbiderik ba al dagoen plastikoak murrizteko. Ba bai, badaude irtenbideak; baina ez dira oso errazak. Japoniar zientzialaria den Dr. Shosuke Yoshidak eta bere taldeak, analisiak eta froga asko egin ondoren, bakterio bat … [Read more...]












