Ba la zenekiten dortokak jaiotzen direnean, bakarrik egoten direla, gurasoen laguntzarik gabe? Eta inoiz begiratu al dituzue zuen amaren eskuak? Bi gai hauek landuz burutu dugu maiatzeko tutoretza, M.Laguntzailea eta ama guztien omenez egindako tutoretza. Jarraian dituzue landu genuen irakurgaietako bat eta 6. Mailakoen argazkiak. ESKUAK Ama. Zure eskuak begiratzen … [Read more...]
PAKISTANEKO ASTEA
Martxoaren 11tik 15era Pakistaneko astea ospatu zen gure ikastetxean. Bertan, ikasle pakistandar asko ditugu eta beraien kultura eta ohituren berri jakitea interesgarria zela iruditu zitzaigun. Horregatik, aste horretako jolas orduetan, 6.mailakoak begirale izan genituela, Pakistanen jolasten diren jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Jolasak, besteak beste, … [Read more...]
ASTE SANTUA PRESTATZEN
Azken egun hauetan opor usaina antzematen zen. Zer dela eta? Aste Santutako jai egunak datozkigulako. Gu eskolan egun hauetarako prestatzen aritu gara, aitortzak eginez eta tutoretza berezi bat eginez. Tutoretza honetan bi ikastetxe konparatu ditugu, ongi dagoen bat eta puskatuta dagoena. Gero bi ikastetxeak gure bihotzekin eta Jesusen heriotzarekin konparatu ditugu, ekintza … [Read more...]
AITORTZA KOMUNITARIOAK
Aurreko asteko astelehenean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan. Pazkoa, Jesusen heriotza eta piztuera, oso gertu dugunez, bizitzan gaizki dabiltzan gauzez konturatzeko eta Jainkoaren barkamena jasotzeko aukera eman zaie ikasleei. Irakurritako ebanjelio pasartean Jesus berpiztua jendeari agertzen zaio. Batzuek ez dute sinesten, ikusmena daukate, baina … [Read more...]












